Zerbitzuak
Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera, 8:00etatik 17:00etara
Bilduma Publikoa
Erabiltzaileek zuzenean begiratu eta kontsultatu dezakete, baita maileguan hartu ere. Liburuak, musika, bideo eta CD-ROMak.
Hemeroteka
Ehunka izenburu, XIX. mendetik gaur egunera artekoak. Euskal ikerketei eta inguruko gaiei buruzko aldizkako argitalpenak, paperean eta baita internet bidezkoak ere jasotzen ditu. Euskal Diasporan eta Euskal Herritik kanpo euskaldunei buruz sortutako aldizkariak eta artikuluak jaso eta zabaltzea da hemerotekaren xedea.
Artxiboa
Euskal Herrian sortutako XVIII. mendeko artxiboetatik hasi, 1936ko Espainiako gerrako artxiboak, eta Diasporako, batez ere AEBtako, euskaldunek sortutako eta bildutako dokumentazioa gorde eta eskaintzen da bertan. Renoko Ikerguneak eta bertako ikertzaileek sortutako artxiboak ere Euskal Liburutegiak jasotzen ditu.
Fototeka
Argazkilariek eta norbanakoek liburutegiari eskainitako argazki bildumak eta Renoko Euskal Ikergunearen argazki artxiboak osatua. Euskaldunei, batez ere diasporako euskaldunei buruzko dokumentazio iturri garrantzitsua osatzen dute argazkiok.
Fonoteka eta Filmoteka
Renoko Euskal Ikerguneak egindako lanen ondorioz sortutako audio eta bideo grabazioak. Euskal Diasporaren ahozko historiaren euskarri ordezkaezina osatzen dute. Liburutegiak mota honetako grabazioak jaso, gorde eta ikerketetarako eskaintzen ditu.
Orotariko Bilduma
Euskal Diasporarekin lotutako esku-orri, afixa, objektu eta abarren bilduma.
Mailegu Zerbitzua
Bilduma publikoko liburu, disko, bideo eta CD-ROMak maileguan hartzeko aukera dago. Bertaratu ezin direnek, liburutegien arteko mailegu zerbitzua erabili dezakete, bere liburutegiarekin harremanetan jarri eta gure liburutegiko Document Delivery Service departamenduak bideratuko du eskaera.
Erabiltzaileentzako Ordenadoreak
Liburutegian 5 ordenagailu daude ikasketetarako behar dutenentzat eskuragarri.
Kopiak
Fotokopiak eta kopia digitalak egiteko zerbitzua. Behar diren dokumentuak eskaneatu edo argazki bidez kopia egiteko aukera eskaintzen du liburutegiak.
Fondoak Erreproduzitzeko Araudia
Kontsultak
Edozeinek du zuzenean, e-posta edo telefono bidez bere galdera eta eskaerak egiteko aukera. Ahal bezain bizkorren erantzuten ahaleginduko gara:
Basque Library
University Library / MS 322
1664 N. Virginia St.
Reno, Nevada 89557-0322
Telefonoa: (+1 775) 682 5590
Faxa: (+1 775) 327 53 85
basquelibrary@unr.edu
Liburutegia Nevada, Reno Unibertsitateko campusean dago, Mathewson-IGT Knowledge Center eraikinaren hirugarren solairuan (085 eraikina). Ikus campuseko mapa
Please direct questions to basquelibrary@unr.edu
Phone: (+1 775) 682 5590
Fax: (+1 775) 327 5385
Updated 28 January, 2009
